domingo, 27 de octubre de 2013

Zer da hankaz gorako klasea?

Hankaz gorako klasea, flipped classroom, iraulitako klasea, atzez aurreko klasea... ez dakit zein izan daiteke terminologiarik egokiena... euskara adituek pentsa dezaten... nik neuk harira noa. Zer da?

Oinarrian, labur laburrean azal daiteke metodologia hau. Azalpenetan maiz hezkuntza tradizionalarekin alderatzen da, hezkuntza tradizionalaren prozesua irauli egiten delako.








Zergatik sortu zen metodologia hau?
Antzaz gaixorik zeuden ikasleei arreta egiteko irakasle batzuek sortu zituzten bideo batzuk, gero gainontzeko ikasleentza erabili zituzten eta horrela klasean ulertutakoa praktikan jartzeko aukera ematen zietela konturatu ziren. Denbora irabazi zuten eta klaseak toki aktiboetan eta interaktiboetan bihurtu zituzten. 

Zer onura dakar?
- Etxean azalpen bat behin eta berriz entzun daiteke ongi ulertu arte.
- Irakaslearen azalpenak ematen diren bitartean ikaslea era pasiboan dihardu eta hori etxerako uzten da. Aktibotasuna besteekin batera dagoenean bilatzen da, hau da klasean. Beraz, klasean egingo ditugu ariketak.
- Klaseak praktikotasunera begira antolatzen badira, ikasleek gehiago eta hobeto ikasten dute. Tradizionalean aldiz, klaseak ulermenera bideratzen dira eta alderdi praktikoari denbora gutxi ematen zaio. 
- Irakasleak irakaskuntza pertsonalizatzeko aukera gehiago du.

Zer eragozpen?
- Gerta daiteke gure ikasleek ez izatea etxean gure bideoak ikuskatzeko teknologia nahikoa. Eragozpen hau traba handia izan daiteke.
Soluzioak?. Adibidez, internet erabili beharrean DVDak erabili edo klaseko ordenagailua etxera eramateko baimena eskatu zuzendaritzan. 
Edo bestela antolatu klasea bideoak ikusi ezin dutenak klasean bistaratzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario